07/03/2026

LIVING WITH THE ENEMY.

DONNA FERRATO. DURA, CRUDA, SALVAJE, ATREVIDA, REAL Y EN BLANCO Y NEGRO. ASÍ ES SU LUCHA.

Duela hilabete batzuk DONNA FERRATO-ren HOLY erakusketa ikusteko aukera euki neban Madrilen. HUNKIGARRIXA. “Living with the enemy”bere proiektu garrantzitsuenetako bat da, baitxa gure gure gustokuena be. Bikotien artian maitxasunak nola funtziona dezakeen bilatu nahixan, genero indarkerixiakin ein zeban topo. Ordutik hasi zen gai hau dokumentazen eta biktimei hitza eman eta ikustezina ikusgarri egiten.

“PERTSONA BAT ZAURITUA IZAN DELA DAKIZUNEAN, ZER EGITEN DOZU? HORRELA KONPLIKATU ZAN NERE BIZITZA.”

Argazki hau ikaragarrixa dala uste dogu. Gogorra eta tristia baina aldi berian familixa askotan ezkutuan dagon errealidade bat agerixan jartzen doskuna. Bideo motz bat linkatzen dogu, bertan Donna Ferratok, biolentzia kasu baten aurrian bere bizitza zela aldatu zan erakusten dosku eta bere kamararekin kontatu ditxuan istorixo batzuk aurkezten dosku.

Argazkilaritza borroka medio bezala ere ulertzen dogu; Kritika eta bisibilidade mekanismo herraminta potente gisa. “Ferratoren “Living with the enemy” liburua ezinbesteko publikazioa da nazio krisi bat ulertzeko, neurri handi batian Estatu batuetako bizi estiloa dena – Indarkeria machistaren koalizio nazionala”

Hemen, Donna Ferratoren azken libura den, HOLY,aurrera etaratzeko Kickstarterreko linka.